Bermeon aurpegian jasotakopilotakadaren ondotik jokatzen zuen bigarren partida zuen Lasak, pasaden ostiralekoa. Urrutikoetxea ere lesio batetik osatu berri zegoen.Bientzako dudak planteatzen zituen partida zen, eta amaieran,urretxuarra izan zen duda horiek uxatu zituena. Lasak «ondo» ikusizuen bere burua. Urrutikoetxea «justuago» somatu zuen. «hilabetezeraman geldirik eta hori somatu zuen. Berak hori baino gehiagojolasten daki, ziur, baina banakakoan, ondo ez baldin bazaude,gehiago igartzen duzu». Lasak bere lesioa jada «erdi ahaztuta»duela dio.
Hurrengo partida ostiral honetanjokatuko du Lasak. Final zortzirenetako partida izango da, etaUrretxuko Ederrena pilotalekuan jokatuko du, Julen Retegiren aurka.Txapelketako partidak etxean jokatzea pilotari gutxik du gustoko.Lasaren kasuan, gainera, urtero errepikatzen den egoera da. «Onerakoeta txarrerako» laburbiltzen du Lasak. Retegiren aurkako partida«gogorragoa» ikusten du. «Lau t’erdiko finalerdiak jokatutakoada eta horrek zerbait esan nahi du. Partida gogortu egingo du»aurreikusi du aurrelari urretxuarrak. Partida 22:15ean hasiko duteEderrenan. Hau gainditzen badu, Abel Barriola izango du zain finallaurdenetan. Pilota aukeraketa 15:00etatik 17:00etara bitarteanizango da gaur, Ederrenan bertan.