Urretxun kontsumo talde bat sortzekodeialdia egin dute. BasHerri izenpean, baserritarrak eta herritarrakelkarlanean jarduteko espazio bat ahalbidetu nahi du ekimenak.Ostegunean egingo dute batzarra, 18:30ean Urretxuko kultur etxean.
Kontsumo taldeetan, jangaiak ekoiztendituzten baserritarrak herritarrekin edo bezeroekin elkarlaneanaritzen dira. Urte guztian zehar, kontsumitzeko produktuak inolakobitartekaririk gabe eskuratzeko aukera ematen die taldeakkontsumitzaileei. Ekoizleei, berriz, bezeroekin harreman zuzenaizateko balio die.
Talde bakoitzak autonomia du antolaketazehazteko: zer kontsumitu nahi duten, produktu ekologikoaklehenetsiko al dituen, prezioak, banaketa, kudeaketa… Gipuzkoamailan EHNE sindikatuak eta Biolur nekazari ekologikoen elkarteaksustatu dituzte talde hauek, eta ekimen honek BasHerri Taldeak izenahartu du.
Urretxun ere, azaldu dutenez, herritartalde baten eskariari jarraituz egin dute lehen deialdia. Osteguneanbilduko dira, 18:30ean Urretxuko kultur etxean. Bertan BasHerriMugimendua aurkeztuko dute eta talde hauen funtzionamendua etafilosofia ere azalduko dituzte. Hitzaldi-tailer forman antolatu dutesaioa eta Beasaingo BasHerri Taldeko kideak ere bertan izango dira,euren esperientzia ezagutarazteko.
Osteguneko bilkurara azaltzeko deialdiaherritar guztiei zabalik dago, bai baserritarrei eta baitakontsumitzaileei ere. Informazio gehiago nahi duenakbasherri.wordpress.com helbidean lor dezake.
Egilea: Gotzon Aranburu