Udazkenarekin batera iritsi da eztiaateratzeko garaia. Hori dela eta, Urretxuko Aikur erle museoan, biegunetako ate irekien jardunaldia antolatu dute larunbaterako etaiganderako. Are irekien jardunaldi hauetan, eztia egiteko prozesuanolakoa den zuzenean ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.Gainera, Euskal Herriko ezti ezberdinak dastatzeko aukera ere izangoda. Eta noski, museoa bera bisitatu eta erleak ikusi ahal izango dituhala nahi duenak.
Eztia egiteko prozesua
Asteburuko jardunaldietan, bisitarieieztia nola egiten den erakustea da asmoa. Desoperkulaziotik hasi etazentrifugazio bidezko erauzketarainoko prozesua erakutsiko zaigerturatzen direnei. Artea zuhaitzetik (encina) egindako eztiarekinarituko dira lanean. ”Ezti berezia da”, Aikurrekoek diotenez,”duen kolore ilunagatik eta zaporeagatik”. Eztia erauzi etafiltratu ondoren, bisitari guztiek dastatzeko aukera izango dute.
Baina horretaz gainera, Euskal Herrikoezti ezberdinen dastatzea ere antolatu dute. Hemengo eztiak ”koloreaskotakoak eta zaporez anitzak dira”, diote. Horregatik, ”gureinguruan egiten diren eztiekin dastatzea antolatu dugu, guztiakezagutzeko”. Akazi eztia, erromero eztia, txilar eztia eta arteareneztia aukeratu dituzte dastatzeko.
Nahi duen guztiarentzat irekitakojardunaldiak dira. Urriaren 15ean eta 16an egingo dira, 11:00etatik14:00etara. Lehenengo ezti ateraldia 11:00etan egingo da, etabigarrena 12:30ean.
Egilea: Aikur