Igandean jokatuko da IV. Goierri GaraiaMendi Lasterketa. Lehen aldiz, EAEko Koparako puntuagarria izango daproba hau, eta denboraldiko azken proba izanik, ”erabakigarria” ereizango da.
Lasterketaren ezaugarriak urterokoberdinak izango dira. Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuko dirakorrikalariak eta Beloki eta Izazpi tontorrak igo beharko dituzte,berriz ere herrigunera jaisteko. Lasterketaren bigarren zatianIrimora igo beharko dute, eta hasi diren plaza berean amaituko duteproba. Guztira 23 kilometroko ibilbidea da, 1550 metroko igoerametatua duena. Antolatzaileek lasterketa ”gogorra” izango delaaurreikusi dute. 10:00etan emango diote irteera.
EAEko Kopako lasterketa izanik,antolatzaileek ”lehen mailako mendi lasterkariek parte hartzea”espero dute. Hauetariko asko goierritarrak dira, ordea; iazesaterako, Juanjo Igartzabal zumarragarrak eraman zuen etxera kopahori. Aurreko urteetan 100 lagun inguruko tropela osatu da, etaaurten kopuru hori bikoiztu egin nahi dute.
Goierri Garaia mendi lasterketa taldekowebgunean lor daiteke informazio gehiago, eta izena emateko aukeraere ematen du web horrek. Parte hartzaile guztientzat opari poltsabat izango da, eta lasterketa amaieran hamaiketakoa ere banatukodute.
Egilea: Goierri Garaia mendi lasterketataldea