Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Denis Villeneuve
- Gidoilaria: Denis Villeneuve, Wajdi Mouawad-en lanean oinarrituta
- Aktoreak: Lubna Azabal, Mélissa Désormeaux-Poulin, Maxim Gaudette, Rémy Girard
- Herrialdea: Kanada-Frantzia
- Iraupena: 110 minutu
- Urtea: 2010
Filmari buruz
Lebel notarioak Jeanne eta Simon Marwananai-arreba bikiak deitzen ditu, bere ama Nawalen testamentuaezagutarazteko. Jeanne eta Simon harri eta zur geratzen diranotarioak bi gutun ematen dizkienean. Bata hilda zegoela uste zutenaitarentzat da. Bestea ordurarte existitzen zela ez zekitenanaiarentzat.
Jeannek ondare bitxi eta enigmatikohonetan bere amaren isiltasuna argitu dezakeen giltzarria ikusten du,eta Ekialde Hurbilera joatea erabakitzen du, berarentzat ezezagunaden familiaren iragana lurpetik ateratzeko. Simoni aldiz, bost axolazaizkio amaren hil ondorengo nahiak, haiekin beti urrun, hotz etamaitagarriegia izan ez den ama horrenak. Baina Jeanne arrebarekikoduen estimuak harekin biltzeko kemena emango dio, eta batera arbasoenlurraldea bisitatuko dute. Elkarrekin bizitza eman zien emakumearenhistoria pertsonalean murgilduko dira, adore handiko emakume osoberezi bat, eta gerra eta gorrotoz zipriztindutako patu lazgarri bataurkituko dute.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 4,00 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15
Ikusi hemen klik eginda, XX. ziklokoegitaraua osorik.