Igande honetan egingo da, pasa denastean aurreratu zen bezala, Markel Lopez haurraren aldeko dantzajaialdia, Zumarragan. Lopezek epidermolisi builosa gaixotasuna du,Tximeleta Azalaz ezaguna dena. Jaialdiaren sarrerekin biltzen dutendirua Lopezen gaixotasunak sortzen dituen gastuei aurre egitekoerabiliko du familiak. Izan ere, Bartzelonan eta Madrilen tratatzendute umea.
Jaialdirako sarrerak 10 eurotan saldukodituzte gaur eta bihar, Zelai Arizti kultur etxean (kultur etxekoordutegian), eta bihar, Zelai Arizti aretoko lehiatilan 17:00etatik18:00etara. Diru-ekarpenak ere egin daitezke, ondoko kontukorrontean: 3035 0132 5713 2103 9986.
Zumarragako udalaren laguntzaz,Aguibaile, Gipuzkoako dantza taldeak antolatu du aipatutako dantzajaialdia. Gipuzkoako zazpi eskoletako kideek parte hartuko dute, 120dantzari igoko dira oholtzara, eta musikal ezberdinak eramangodituzte taulara.
Egilea: Gotzon Aranburu