Marka guztiakhautsi dira aurten. EAEko Kopa Walther Becerrak eta Aitziber Ibarbiakirabazi dute. Ionut Zinca errumaniarrak ordu bateaneta 42 minututan amaitu zuen 23 kilometroko ibilbidea. IzaskunZubizarretak bi ordu eta hamaika minutu behar izan zituen probaamaitzeko.Lasterketa gogorra izan zen. Bideak 1550 metroko igoerapositiboa zuen eta Beloki, Izazpi eta Irimo zeharkatzen zituen.
Mendi lasterketa EAEko koparakopuntuagarria zen. Zirkuitoko azken proba zen gainera. Azken denborakneurtuta, Sestaon bizi den Walther Becerra venezuelarrak eta AitziberIbarbia zizurkildarrak irabazi zuten kopa. Becerrak zortzigarren eginzuen Goierri Garaiko mendietan eta Ibarbiak bigarren. Eurak izan diraerregularrenak denboraldi osoan. Irteeran 200 lagundik gorako tropelaosatu zen, eta 160 korrikalarik amaitu zuten lasterketa.
Herenegungo lasterketa festa «borobila»bezala definitu dute, «ikusle andana bildu zen lasterketako txokoesanguratsuenetan eta helmuga gunera ere jende mordoxka inguratu zen»esan dute. Igartzabalek berak ere ildo beretik jo zuen: «dena osoondo joan dela uste dute. Ikusi besterik ez dago zenbat jende bilduden. Lasterketarekin baina gehiago, antolaketa lanetan izan dugungiro onarekin nago oso pozik».
Goierri Garaia mendi lasterketa taldeakeskerrak eman dizkie udalei, babesleei eta bolondres aritutakopertsonei. Dagoeneko datorren urteko lasterketa prestatzen hasikodirela iragarri dute.
Ikusi bideoa:
Egilea: Gotzon Aranburu