Hamabi aldiz egin du Done Jakue bideaFermin Lopetegi zumarragarrak, 2004tik hona. Bere azken bidea,abuztuaren 8an amaitu zuen, eta ez da ziurrenik azkena izango.Zumarragarraren eta Done Jakue bidearen arteko harremana berezia da,eta ez da erakusketa hau, bideari dion miresmena adierazteko antolatuduen ekintza bakarra. Izan ere, pasa den urteko abenduan”Santiagoraino… 946.220 pauso” izenburupean hitzaldia eskaini zuen Lopetegik Zumarragarran.
Orain, bere artxiboan dituen argazkiguztien artean aukeraketa bat eginda, erakusketa inauguratu zuen pasaden ostiralean Zelai Ariztin. ”Bidea ezagutzeko beste modu bat. DoneJakue bideko istorioak eta kondairak” izenburupean antolatu duerakusketa, ezagutzen ez dutenei, bidea beste begi batzuekinbegiratzeko aukera eman nahi dielako.
57 argazkik eta beste hainbat objetukosatzen dute erakusketa. Urriaren 30era arte egongo da zabalik.Astelehenetik ostiralera 17:30etik 21:00etara eta larunbat eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara egongo dazabalik.
Egilea: Gotzon Aranburu