Batzarra, 19:00etan izango da.Sasietatik jakitera eman dutenez, “historikoki orain arte,Beasaingo Udaleko ordezkaria izan da beti batzordeko lehendakaria”.Orain arte, eta bihar kargurako aukeratuko duten kideak ordezkatuarte, Hamaikabat alderdiko Juan Martin Aldaregia izan dalehendakaria.
Gaurko bileraren ondoren, osteguneanegingo dute Gipuzkoako Zaborren Partzuergoko lehendakaria aukeratzekobilera. Aurreikuspen guztien arabera, ordea, Bildu koalizioaren eskugeratuko da. Izan ere, Gipuzkoan dauden zortzi mankomunitatetatikbost Bilduren esku daude maiatzeko hauteskundeen ondoren: San Markos,Urola Kosta, Debagoiena, Tolosaldea eta Urola Erdia. PSE-EEalderdiaren esku daude Txingudiko eta Debabarrenako mankomunitateak.Gaur Goierrin egingo den bileraren ondoren ikusiko da Bildukseigarren mankomunitateko lehendakaritza lortzen duen, edo EAJalderdiaren esku geratzen den.
Gipuzkoako Zaborren Partzuergoa zortzimankomunitatetako kideekin eta Gipuzkoako Foru Aldundikoekin osatzenda, eta biztanle kopuruaren arabera banatzen da mankomunitatebakoitzaren boto kopurua: Foru Aldundiak botoen %33 emateko eskumenaizango du; San Markosek %29; Txingudik eta Debabarrenak %7;Debagoienak eta Sasietak %6; Tolosaldeak %5; Urola Kostak %4; etaUrola Erdiak %3. Hala, aurreikuspenak betetzen badira, Bilduren eskugera daiteke Partzuergoko lehendakaritza.
Lehendakaritza berriak aukeratuta,horien esku geratuko da Gipuzkoako zaborrak nola kudeatu behar direnerabakitzea. Bi aukera nagusi daude gaur egun: Beasaingo Sasieta,Azpeitiako Lapatx eta Zarauzko Urteta zabortegiak itxi eta errausteplanta egitea, edo erraustegiaren inguruko bost urteko moratoriarihasiera ematea.