12 musikal lana eskaini zuten,oholtzara 120 dantzari igo zirelarik. Aretoa bete zen, eta sarrerekin2.500 euro bildu zituzten. Jaialdia amaitzean, ekitaldi xume batean,senitartekoei dirua eman zieten.
Diru kopuru horretan ez dago zenbatuta0 ilarako sarreren bitartez bildu duten dirua. Litekeena da, beraz,kopurua handiagoa izatea. Hori guztia eta gehiago behar du MarkelLopezek Tximeletaren Azalaren izenarekin ezagutzen den gaixotasunariaurre egiteko, epidermolisi builosoa. 11 urte bete zituen haurrakabuztuan, eta gaixotasun honekin jaio zen. Gaixotasunari aurreegiteko haurrak eta familiak beharrezkoa duten indarraz gain,baliabide ekonomikoak ezinbestekoak dira.
Eskuetan galdu duen azala berregitekourtarrilean ebakuntza egingo diote. Ebakuntza prestatzeko, aurretikumea Madrilera eta Valentziara eraman beharko dute. EbakuntzaBartzelonan izango da, eta egin baino lehen, ospitalera lau bisitaegin beharko ditu bere gorputzaren atal guztiak prest daudelaziurtatzeko.
Egilea: Gotzon Aranburu