Arrakastaz hasi da gaztetxean ZineKurendenboraldi berria. Bart izan zen ikasturte honetako lehen saioa, 50bat pertsona bildu zituena. Ataun of the death filma eta Salda Badagodokumentala izan ziren ikusgai. Izan ere, aurtengo denboraldian,euskaraz eta batez ere Euskal Herrian egindako produkzioen aldekoapustua egin dute gaztetxean.
Emanaldiak
Ataun of the Death filmeko BeñatIturrioz bertan izan zen, egindako lanaren nondik norakoak azaltzeko.Bertan bildu zirenek ederki pasatzeko aukera ederra izan zuten, zonbikarlisten istorio honekin. Trilogia baten lehen zatia da, ikusleekoso gustura ikusi zutena.
Bigarren emanaldia Salda Badagodokumentalarena izan zen. Euskal rockaren hastapenei buruzko laninteresgarria eta kontsumitzen erraza. Argia Gaua izenburupeanantolatu zen atzoko emanaldia, eta hilean behin, ekimena errepikatukoda, eurek proposatzen dituzten filmeekin eta dokumentalekin.Gainerakoan asteartero izango dira emanaldiak gaztetxean,salbuespenak salbuespen. Izan ere, datorren asteartean geldialdiaizango da ZineKun, kontzertu zaratatsuak antolatu baitira gaztetxean.Dena den, jarraian duzue hurrengo emanaldien zerrenda:
- Azaroak 1: film laburren gaua (urriaren 11n egin behar genuena): Baietz (film labur gabiriarra), Khoroso, Un Novio de Mierda, Daisycutter…
- Azaroak 8: Euskal Film bat (“Ander”, “Vacas”, “Segoviako Ihesa”… oraindik zehaztu gabe)
- Azaroak 15: Argia Gaua: Santi Brouard. Duintasuna omen
- Azaroak 22: KKinzonako film laburren Gaua!!! Berunezko Justizia, James John Ez doktorearen aurka eta KKheroia Roca Doktorearen aurka