Datorren igandean, hilak 23 hasiko daUrretxun, Udazkeneko Musika Zikloa. Aurten hogeita seigarren urteabeteko du ekimenak. Ohitura denez, urriko eta azaroko lau igandeetanzehar, Euskal Herriko zein kanpoko abesbatzen emanaldiez gozatzekoaukera izango da, Tourseko Martin Donearen elizan.
Azkoitiko Iraurgi abesbatzak izango duaurten, zikloari hasiera emateko ardura. Ondorengo asteetan, Urretxunizango dira baita, Ukraniako Oreya, Urretxu eta Zumarragako Goiargieta Donostiako Hondore abesbatzak ere. Emanaldi guztiak UrretxukoTourseko Martin Donearen elizan izango dira, doan, 19:00etan hasita.
Iraurgi abesbatza
Iraurgi abesbatza 1979. urtean sortuzen Azkoitian. 2010. urtean, Iñaki Maidaganek hartu zuen tadearengidaritza, eta ordutik bere zuzendaritzapean makina bat kontzertueskaini ditu taldeak. 36 abeslari inguruk osatzen duten, ahotsnahasiko abesbatza da.
Iraurgi abesbatzak atzetik duenibilbidea, handia da. Euskal Herriko hainbat tokitan jarduteazgainera, estatuko hiri askotan aritu dira, hala nola Madrilen,Bartzelonan, Valladoliden, Sevillan edo Leonen. Europan zehar erebira ezberdinak burutu dituzte azkoitiarrek. Alemanian, Suitzan,Frantzian, Austrian, Italian, Pragan eta Portugalen eman dituztekontzertuak batzuk aipatzearren. Zuzeneko emanaldietan duteneskarmentuaz gainera, aipatu behar da hainbat CD grabatu dituztelaeta Eloy de la Iglesiaren ”Otra Vuelta de Tuerca” filmeko soinubandan ere parte hartu zutela.
Argazkiak: XXVI. Udazkeneko Musika Zikloko kartela eta Azkoitiko Iraurgi abesbatza (utzita)