Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Mariano Cohn y Gastón Duprat
- Gidoilaria: Mariano Cohn y Gastón Duprat
- Aktoreak: Rafael Spregelburd, Daniel Aráoz, Eugenia Alonso, Enrique Gagliesi, Inés Budassi
- Herrialdea: Argentina
- Iraupena: 101 minutu
- Urtea: 2009
Filmari buruz
Filme argentinar honek bi pertsonaiantagoniko aurrez aurre jartzen ditu leiho bat eraikitzearen ondoriozsortuko den espazio jakin batean. Argumentua sinplea da itxuraz,baina gaur egungo errealitate jakin baten eta giza erlazioen ingurukobegirada interesgarri baterako aitzaki ederra.
Eraikuntza mailu batek pareta batzulatzearekin batera hasten da filma eta pantaila bitan banatzen du.Alde batean kausa eta bestean ondorioa. Zulo berriaren ondoriozVictor eta Leonardo bizilagunak dira. Ez dute elkar ezagutzen.Victorrek, haren hitzetan “Leonardori sobratzen zaizkion argiizpitxo batzuk harrapatzearren”, baimenik gabe zuloa egin eta berestatu quoa mantendu nahi duen Leonardoren bizitzan sartuko da. Víctorpantailan ikusten den bezalakoa da, zuzena eta zakarra, bestearenbizitzan begiratzen duen kotxe saltzailea. Bestaldean, Víctorrenaurkakoa den Leonardo dago, diseinatzaile arrakastatsua, snob-a etaharroa, bizilagun berriaren begirada lotsagabearen pean hain maiteaduen oreka galduko duena.
Zer sentitzen dugu begiratzengaituztenean? Zer eragiten digu bestearen begiradak? Duprat eta Cohnzuzendariek begiraden arteko erlazioan ipintzen dute arreta, zererakutsi eta zer ezkutatzen dugun besteen aurrean kalean gure paperaantzezten dugunean. Begirale eta begiratuetan banatzen den gizartebatean, etengabeko joan etorri zikliko honek Leonardoren begiradabere baitan jartzea behartuko du. Benetan nor den, nolakoa den etazein motatako pertsona sortu duen ikusteko.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 4,00 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15
Ikusi hemen klik eginda, XX. ziklokoegitaraua osorik.