“Etxe baten jabe naiz, lanpostu eta soldata onak dauzkat, BMW distiratsua, emakume xarmangarria eta seme maitagarria. Eta hala eta guztiz ere, ez naiz zoriontsua. Zergatik?”.
Galdera honen erantzuna duzu liburu hau. Protagonistak gure gizartean zoriontsu izateko behar omen den guztia dauka baina, arrazoi berezirik gabe, bere bizitza pikutara doala ikusten du, hondoa jo arte. Bi dira, nire ustez, liburu honen ekarpen erakargarriak. Batetik, egiten dugun bizimodu “urbanero” (urbano eta eroa) zalantzan jarri eta galdera sakonak planteatzea: nora noa eta nora goaz? Bestetik, esaldiz esaldi antzematen da istorioa kontatzeko (eta argitaratzeko) idazleak ipini duen gogoa. Indar handiko narrazioa irakurriko duzu, irakurtzeari utzi ezinik, berehala amaitu beharko duzuna.
Pello Biain
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide