Irun, 2011-10-9. Gipuzkoako bertsolaritxapelketa.
Kalera paseora irten naiz
zegon giro mundiala,
portal batetik irteten horra
bere aurpegi zitala,
urtebete bat ia pasa da
biok banandu ginala,
tamalez neri ahaztu egin zait
hemen bertan bizi zala.
Nere senar ohia sarri nuen
nik erasoka hasia,
bakarrik sentitzen nintzen ahul
barruan a ze antsia,
bizkartzain bat, bai, jarri didate
neretzako berezia,
nik bizkartzainik ez det eskatu
soilik nahi det justizia.
Bere aurpegia ikusteak
ni ez nau ipini alai,
ni jo ninduen ta orain berdin
jipoitu dezake nornahi,
bera berriro noiz ikusiko
beldurrez hemen nago, ai,
barrote artean ikusi arte
ezingo naiz bizi lasai.
Asier Sasieta