Warsong, Humilitate eta Erantzun taldeak igoko dira larunbatean gaztetxeko oholtzara. Zehaztu ez dutenlaugarren talde batek ere lagunduko die zeregin horretan. Erantzun etaHumilitate taldeak zarauztarrak dira eta Warsong, berriz, Zaragozatiketorriko da. Lehen biak ezagunak dira Goierri Garaian. Erantzuntaldea sortu zutenetik hamahiru urte bete dira aurten eta jaialdikoantolatzaileek ere «inguruko kroketeoaren aitzindari» gisa definitudituzte. Humilitate, berriz, Estatu Batuetan izan da kontzertuakeskaintzen azken hilabeteetan. 21:30ean hasiko dituzte emanaldiak.
Hori baina lehenago, ordea, Zaratatarazsaioko kideek irratsaio berezia ekainiko dute KKinzona irratian.19:00etan hasiko dute saioa eta oholtzara igoko diren hainbatmusikari ere izango dituzte solaskide. 98.0 frekuentzian entzunahalko da saio hau.
Emanaldiek asteartean jarraituko dute,urriaren 25ean. Egun honetan, Noodweer holandarrek eta LD. Kharstfrantziarrek eskainiko dituzte kontzertuak gaztetxean.21:00etanhasiko dituzte kontzertu hauek. Emanaldiak direla eta, egun honetakoZineKu proiekzioa bertan behera utzi dutela ere jakinarazi dute.
Emanaldi guztietarako sarrera doakoaizango da eta kontzertuak irratiz ere emitituko dituzte.