Aurtengo udan izan da bertan. 8.600kilometro egin ditu: Frantzia, Belgika, Alemania, Polonia, Lituania,Letonia, Estonia, Errusia eta Eskandinaviako errepideetan ibili da.
Landa aspalditik da moto zalea. “Betigustatu zaizkit motorrak eta Harkaitz Barreros laguna izan zen baterostera animatu ninduena. Igandetan Gorlara, Aztiriara… joatenginen: izerdi pixka bat bota, lokatzez leporaino jarri, hamaiketakoaegin eta etxera. Ondoren Harkaitz errepidera pasatu zen eta gidatzekobaimena ateratzeko eta errepideko moto bat erosteko konbentzituninduen”.
Zumarragarrak trail egiteko SuzukiV-Strom motorra du. “Pilotatzeko postura oso erosoa da eta maletabatzuk jarri nizkion. Tokiak eta jendea ezagutzea beti gustatu izanzait eta bidaiatzeko oso aproposa da”. Erosi bezain pronto Marokorajoan zen: Atlasen eta desertuan ibili zen.
Esan bezala, aurten Errusian izan da.“Telebista ikusten ari nintzela Hermitage museoa azaldu zen.Gustatu egin zitzaidan eta joatea erabaki nuen. Iazko ekainean hasinintzen bidaia prestatzen, baina Errusian sartzeko bisatua lortzeaoso zaila da. Ez nuen lortu eta azkenean Aljeriara joan nintzen.Handik Tunezera pasatu nintzen eta ondoren Italiara”.
Abentura zalea izateaz gain,burugogorra ere bada: Hermitage museoa bisitatzeko gogoa ez zuengaldu eta abenduan berriro saiatu zen bisatua lortzen. “Kontaktubatzuk egin nituen, San Petersburgon egona zen neska batekin hitzegin nuen, honek euren gidarekin harremanetan jarri zidan… Paperakbetetzen lagundu zidaten eta otsailean bisatua lortu nuen”.
Landa bakarrik joan da Errusiara. “Halajoatea atsegin dut. Izan ere, bakarrik joanda ez dut nago inorenmende eta une oro nahi dudana egin dezaket. Motorrean ibiltzekogogorik ez dudan egunean ez naiz ibiltzen. Egun batzuetan 1.000kilometro egiten ditut eta beste batzuetan bat ere ez. Toki batgustuko badut gelditu egiten naiz eta bestela alde egiten dut.Normalean goizetan motorrean ibiltzen naiz, eguerdian hotela bilatzendut eta ondoren kalera irteten naiz. Tokiak eta jendea ezagutzeaatsegin dut.
Supermerkatuetara eta tabernetarajoatea gustatzen zait bertako jendea nola bizi den jakiteko.Ingelesez ondo moldatzen naiz: bi pertsonek elkar ulertu nahi badute,elkar ulertzen dute. Hori bai, hiztegi aberatsagoa izatea gustatukolitzaidake: institutuan gehiago ikasi ez izanaz damu naiz”.
Aurten herrialde eta pertsona askoezagutu ditu. “Hasteko, Frantzia eta Alemania zeharkatu nituen.Alemanian hiru egun eman nituen, bertan bizi den lehengusinarekin.Ondoren, bi egun eman nituen Varsovian, Lituaniatik Letoniara pasatunintzen, Rigan bi egun eman nituen, Estonian beste bat eta hurrengoanSan Petersburgora heldu nintzen. Han bost egun eman nituen. Ondoren,Finlandia, Suedia eta Norvegiatik pasatu nintzen. Azken herrialdehonetan herriko bi lagunekin elkartu nintzen: Leire Aiastuirekin etaKarmele Otaegirekin. Etxera Danimarka, Alemania, Belgika etaFrantziatik itzuli nintzen. Joatea eta itzulera ez nituen bideberetik egin. Bidaia 20 egunekoa izan zen. Helburu nagusia Hermitageikustea zen, baina baita motoarekin turismoa egitea ere”.
Zorionez San Petersburgoko museoa askogustatu zitzaion. 4.000 kilometro motoan egin ondoren ezer gutxiiruditzea bakarrik behar zuen… “Toki ikusgarria da. Areto pilabat dituzte, baina hala ere ez dute dituzten artelan guztiakerakusteko adina tokirik. Euren bildumaren hogeiren bat bakarrik dutebistan eta pabilioi bat egokitzen ari dira artelan gehiago erakutsiahal izateko. Bestelde, San Petersburgo Errusiako hiriburua izan zentsarren garaian eta nabari da: palazio asko daude, kaleak oso zabalakdira… Hiri oparoa zela ikusten da. Kanpoaldea eta errepideakokerrago daude, baina egundoko hiria da”.
Norvegiak txunditu egin du: “Naturabere edertasun guztiarekin ageri zaigu bertan”. Eta Alemania askogustatu zaio. “Beharbada nire lehengusinak gidari lana egin duelakoizango da. Bambergera eraman ninduen, Erdi Aroko hiri zoragarribatera. Han garagardotegiek euren garagardoa egiten dute, hemensagardotegiek bezala. Eta primerako ukondoa jan dut, hemengogaragardo azoketakoa baino askoz ere hobea”.
Bidaia zoragarria izan da, baina baitagogorra ere. Egun batzuetan 1.000 kilometro baino gehiago egin zituenmoto gainean. “Bidaia luze batek errespetu apur bat ematen du, betigerta baitaiteke zer edo zer, baina egun telefono mugikorrak etaaseguruak ditugu. Gainera, normalean jendea laguntzeko prest agerida. Bakarrik noalako izango da beharbada. Matrikula ikusten duteneannongoa naizen galdetzen didate eta baita nora noan ere. Harrituegiten dira. Kamioilariak dira jakin min handiena azaltzen dutenak.Izan ere, eurak ere gehienetan bakarrik joaten dira. Hitz egitekoaukera ematen didate eta zein ibilbide hartu gomendatzen didate”.
Berak ez du uste arriskurik dagoenik,baina bere ingurukoek ez dute horren argi ikusten. “Harkaitzek,adibidez, azkar joateko moduko motoa du eta beste pentsaera bat.Zoraturik nagoela esaten dit. Etxekoei dagokienez, aitak amak bainohobeto ulertzen nau. Aitak asko ikasteko aukera dudala esaten du,baina amak nahiago luke Kanariar Irletara joatea. Toki batera heltzennaizen bakoitzean Internet bidez mezu bat bidaltzen diet ondo nagoelajakin dezaten”.
Etorkizunera begira Estatu Batuetako 66ibilbidea egin nahi du, baina oso zaila izango dela dio. “Osogarestia da: hegazkinean joan behar da, ondoren motorra alokatu…2012an ez dakit zer egingo dudan. Iaz lagunekin hotela batera joatekogogoz itzuli nintzen Aljeriatik, baina abendurako Errusiara bidaiaprestatzen ari nintzen. Aurten, seguru aski, berbera gertatuko zait”.
Bitartean, asteburuetan Urretxu etaZumarragako lagun moto zaleekin elkartuko da astebururo ingurukoerrepideetan ibiltzeko. Bere Suzukiarekin joango da, nahiz eta BMWbat gustura hartuko lukeen. “Bidaia luzeetarako motorik egokienaBMW 1.200 delakoa da: segurua eta gogorra da. Ewan McGregor eta besteaktore bat Indiatik Pakistanera joan ziren halako batekin. Atzetikautoak izango zituzten, noski. Horrek lasaitasun handia ematen du.Izan ere, han matxuraren bat izan ezkero… Iaz, Aljerian, kontuhandiz ibili nintzen. Aurten, Europatik irten ez naizenez, arriskuatxikiagoa izan da”.
Egoera korapilatsuenamotorra itzalita zuela bizi behar izan zuen. “Hiru ordu kostatuzitzaidan Errusiara sartzea. Hiru kontrol pasatu nituen. Eskerrakbeti ingelesez zekien poliziaren bat azaltzen zen, bestela oraindikhan izango nintzen… Errusiarrez idatzita zeuden agiriak bete beharizan nituen, nire paperak gazteleraz zeuden… Jendea kaletikpaseatzen ikusi nuen arte ez nintzen lasaitu”, amaitu du.