Tame Impala 2007. urtean sortutako talde australiarra da.
Myspace bidez egin zen ezagun eta arrakasta cibernetiko horren uzta dira 2008an grabatu zuten lehenengo bost pistako lana, eta ondoren, izen berarekin, 2010ean osatu zuten Innerspeaker hau. Euren itxurarengatik (edo itxurakeriarengatik) beste-talde-horietako-bat-gehiago dela esan genezake diskoaren azala nahiz videoclipak, edota merchandising-a ikusita. Baina ez… beti entzun nahi izan duzun hori dira. Abestien erritmoa azalean itsatsita gelditzen zaizu berehala, azkarragoa batzuetan, hipnotikoagoa besteetan; melodikoa, erraza, freskoa… Koroetan Beatlesen oihartzuna entzuten dela dirudi. Guzti hori psikodelia notadun opari paperean bildua. Beste garai batekoak diruditen koloreak sortzen ditu Tame Impalak.Ane Arrieta