Mathieu Amalric-ek samurtasun eta doitasun handiz erakusten du bere pertsonaien etsipena, ospe txarreko new burlesque ikuskizun erabat marjinal batean murgilduta.
Taldearen eguneroko esperientzia arruntari lehentasuna ematean oso aukera gutxi ematen dizkigu probokazioz beteriko ikuskari beraz gozatzeko. Baina horren ordainean Tournee-k Frantziako ikuspegi ezezagun bat ematen digu, industrialde, gasolindegi, errepideko hotel kaxkar eta tren klaustrofobikoez betetako linbo bat balitz bezala. Filmeko aktoresak benetako new burlesque-ko izarrak dira eta beraiek asmatutako ikuskizunak dira kamara aurrean erakusten dizkigutenak. Amalric-ek bildutako talde honek ez du gaur egungo edertasun parametroetan leku handirik, baina gorputz hauen duintasun eta distiran datza pelikula honen indarra.
ButaK 21 zineklubtaldea
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide