Ekitaldi hau hazten joan da eta egunEstatuan antolatzen den handiena da. Euskal Encounter du izena etamilaka lagun elkartzen ditu BECen. San Vicente da oraindikantolatzaile nagusia eta ekitaldia Mexikora ere esportatu dute.
Nolatan halako informatika zaletasuna?Norbaiten eraginez?
Betidanik izan dut gustuko informatika.Nire gurasoek espero ez nuen Spectrum 48K bat oparitu zidatenGabonetan eta horrekin hasi nintzen programatzen 13-14 urterekin.Orduan honi buruzko liburu eta aldizkari asko irakurtzen nituen,baina softwarea lortzea oso zaila zen. Gero lehengusu baten bidez(Carlos), IMI programaren barruan sartu nintzen. 16 urte bete gabenituen eta han beste zenbait ordenagailu ezberdinekinesperimentatzeko aukera izan genuen. Abantailarik handiena handokumentazio pila eta programatzen ikasteko liburu eta tutorial askozirela izan zen. Hortik aurrera zaletasun bera zuen jendearekinharremanetan jartzen hasi nintzen, hasieran gertuko herrietan, geroaldamenekoetan eta azkenik atzerrikoekin eta ezagutzan sakontzenjarraitu nuen.
Internetik ez zegoen etainformazio-grina hori esperimentatzen edo beste batzuekin ezagutzakonpartitzen asetzen zen.
Nola gogoratzen dituzu hastapenak? Osojende gutxik izango zuen orduan ordenagailua…
Garai hartan ordenagailuak enpresahandien gauza ziren ia esklusiboki. Prezioak oso altuak ziren.Eskoletan ez zeuden eta unibertsitateko ordenagailu-gela gauzaberritzaile eta ezohikoa zen. Prozesagailuen abiadura Mhz-tanneurtzen zen eta ez Ghztan gaur egun bezala. Orduan hasi ziren lehendisko gogorrak 50 Megabyte ingururekin, zerikusirik ez gaurkoGigabyte edo Terabyte-ko kapazitatea dutenekin. Gauzak horrela etxeanordenagailua izatea oso arrarotzat hartzen zen eta jendeak orokorreanez zuen ulertzen zertarako balio zezakeen. Bestalde, ordenagailu haiek oso primitiboak ziren: softwarea casette-zintabaten bidez kargatu behar zen eta, sarritan kopia piratak erabiltzenzirenez, programek ordu erdi edo gehiago behar zuten kargatzen. Gauregun, ordea, klik bikoitz baten bidez segundotan kargatzen ditugu.Etxeko erabiltzaileentzat ez ziren datu-sareak existitzen etapixkanaka BBSak agertuz joan ziren informazioa partekatzeko, gauregungo posta-elektronikoaren antzeko zerbait ziren baina informazioakgutxienez 24 ordu behar zituen zure ordenagailura iristen. Konexiobakoitzeko ordaintzen zen eta abiadura 2.400 baudiokoa zen, 0,001Mb/s, gaur egun Euskaltelek eskaintzen duen 50 Mb/s-ko abiadura baino50.000 aldiz txikiagoa. Hala eta guztiz ere, ez ginen gutxi munduhorretaz gozatzen genuenak eta gauzak egiteko eta elkarrekinkomunikatzeko modu berri batean barneratzen ari ginen, nahiz eta ezginen konturatzen nolako bilakaera ikaragarria izango zuen ondorengourteetan eta zer aldaketa itzel ekarriko zituen horrek.
Nondik nora ibili zara lanean?
Hasieran informatikako klaseak ematenhasi nintzen akademia batean. Herri batetik bestera joaten ginen etagela hura egunero muntatu eta bildu egin behar genuen. Geroinformatikako enpresa txiki bat sortu genuen Donostian, Kernelizenekoa. Gure helburua ikus-entzunezko software bat sortzea zen,baina eguneroko fakturak ordaintzeko ordenagailuak ere saltzengenituen. Horren ondoren irakaslea izatera pasatu nintzenAndoaingo Zine eta Bideo Eskolan. Han lau edo bost urte pasatu etagero Canal21 sortu berria zen interneteko atarian hasi nintzenlanean. Madrilen zuen egoitza, baina Zamudion bulegoak zituen,Euskaltelen proiektu bat baitzen. Ez zuen gehiegi iraun eta bi urteeta gero Euskaltelen barne geratu ginen Canal21eko langileok.Negozioen Garapenerako departamentuan egin nuen lan hasiera bateaneta, marketineko departamentuan jada, Web berriko proiektu buruizendatu ninduten. Lan hauetan nengoelarik Euskal Encounterrekoproiektua beti izan nuen buruan eta askotan hobby bezala etabesteetan erdi lan bat bezala honen antolakuntza eta garapeneanburu-belarri nengoen. Orain dela bi urte lortu genuen proiektu honennazioarteratzea. Ondoren Marketineko ataletik Euskaltel Fundaziorapasatu nintzen proiektu hau eta teknologi berriekin zerikusia dutenbeste batzuk kudeatzeko.
Nolatan sortu zenuten Euskal Encounter?
Ekitaldi hauen sorlekua Europaiparraldean ezar daiteke. 80. hamarkadaren erdiaz geroztik ospatzendituzte. 1994an ekin genion Euskal Partya antolatzeari, Urretxun.Orduan askoz ere bilgune txikiagoa zen, 36 pertsona elkartu baikinen.Baina berehala hasi zen gorako joera azkarra. Behin baino gehiagotanekitaldia lekuz aldatu behar izan genuen eta, azkenean, 2004an BECeraegin genuen salto. Egun 6.000 parte hartzaile baino gehiago biltzenditu espainiar Estatuko party handiena bilakatu den informatikarenfesta honek. Hasieran, helburua Amiga ordenagailuaren inguruanzebilen jendea elkartzea besterik ez zen, baina apurka apurka bestezenbait plataforma barneratu genituen eta horrekin batera hainbat gaiberri jorratzeari ekin genion. Lehenengo par-tyak gauzatzeko jendeaskok hartu zuen parte, Urretxuko jendeak: Ignacio Aranburu, MikelAramendi, Oier Agirre, Iker San Vicente, Artizar taldeko zenbaitjende eta orain gogoratzen ez ditudan beste zenbaitek ere. Tolosakojendeak ere parte hartu zuen, herri honetan ordenagailuen inguruanlan egiten zuen beste talde txiki bat baitzegoen. Madriletik erejendea etorri zen. Lehen partya Ederrena frontoian ospatu zen, 25ordenagailu eta 36 pertsonekin, eta azkena Bilbao Exhibiton Centren,4.096 ordenagailu, 6.000 pertsona eta 18.000 bisitarirekin.
Nola gogoratzen dituzu lehen ekitaldihaiek?
Euskal-a beti gogoratzen dut aldebatetik bestera joaten, gutxi jaten eta lo egin gabe edo lo gutxieginda. Hasieran guk ondo pasatzeko ekitaldia antolatzen ari ginelauste genuen, baina gero konturatu ginen guk ezin genuela ondo pasatueta besteen gozamenerako ekimen bat zela. Beti gogoratzen ditudangauzak ondo atera ez direnak dira. Momentu latzak pasatu ditugu,baina zorionez azkenean konpongarriak izan dira eta horrek eman diguegun dugun esperientzia gauzak hobeto egiteko.
Zertan aldatu da topaketa hau?
Aldaketa nagusiak teknologiaren arloangertatu dira. Hasieran ordenagailuek konexio eskasak zituzten etaegun ditugun makinek, aldiz, mila bider gainditzen dituzte hasierakohorien konektibitate azkartasuna eta ahalmenak. Bestalde, guztizeraldatu da parte-hartzaileen artean komunikatzeko modua ere. EuskalEncounter-a sortu genuenean ez zen Internet. Beraz, ekitaldiarenberri emateko, informazioa disketeetan biltzen genuen eta posta bidezbidaltzen genituen. Izugarri aldatu dena orain eskaintzen direnedukiak dira. Hasieran oso lehiaketa gutxi antolatzen genituen etajendeak denbora asko ematen zuen jarduerarik gabe. Gaur egunezinezkoa da arlo guztietan parte hartzea. Dena den, eta zorionez,inor ez dago behartuta lehiaketetan parte hartzera eta jende askoklau egunak besteekin hizketan pasatzen ditu.
Datorren urtean 20. ekitaldia izangoda. Zer edo zer berezia egiteko asmoa al duzue?
Momentuz 19. edizioa bukatu besterik ezdugu egin, arrakasta handiz gainera. Bilbao Exhibition Centrek duen pabilioirik handiena 4.000 ordenagailu, 6.000 parte hartzaile eta18.000 bisitarirekin beteaz. Orain arteko ediziorik ikusgarriena izanda eta bukatu ondoren, ohitura dugun bezala, Urretxun bildu gara izandiren gauza onei zein txarrei buruz eztabaidatzeko eta hurrengourteko hobekuntzak adosteko. Beraz, bilera horretatik eta urteanzehar izango ditugunetatik aterako ditugu 20. ediziorako asmoak,oraindik ikustear daudenak.
Espero al zenuen informatikak halakogarrantzia hartzea guztion egunerokoan?
Ez nik eta ezta inork ere. Hasieran,zenbait esparrutan neketsuagoa zen zerbait ordenagailuz egitea eskuzbaino. Ondoren, nahiz eta honek horrela izaten jarraitu,ordenagailuen abantailak ikusten ziren: egindako lan batean zerbaitaldatu behar zenean, ez zenuen zerotik hasi behar. Denbora pasatu etagero lan bakoitzak programa egoki bat aurkitu du eta ezinezkoalitzateke gaur egun dugun produktibitatea ordenagailurik gabe. Hauaurreikustea ez zen oso zaila, baina niretzat ikaragarriena gaur egunkomunikazio pertsonalean izan den iraultza da. Hasieran ordenagailuengarapenean jartzen ziren indar guztiak eta hauek behar adinekopotentzia lortu zutenean zerbitzuetara jo zuten konpainia askok.Horrek ikaragarri zabaldu zuen ordenagailuen mundua. Hurrengo pausoazerbitzu berriak eta dispositibo pertsonalak izango direlakoan nago.
Nola ikusten duzu etorkizuna?
Nire ustez hurrengo iraultza gurepatriketan izango ditugun dispositiboetan izango da. Gaur egunsmartphone berriak oso indartsuak dira eta erabiltzeko erak gero etaerrazagoak. Benetako iraultza zerbitzu berrietan etorriko da:behar dugun informazio guztia, gure identifikazioa, kokapena, diruelektronikoa eta abar gure esku tartean izango dugu. Honek zenbaitabantaila ekarriko dizkigu, baina baliteke buru hausteren batekartzea ere bai. Honetaz gain gure informazio guztia, behintzat ososentsiblea ez dena, Interneten izango dugu, edozein lekutanerabilgarria izateko eta elkar trukatzea errazteko. Seguru aski, etahau zaila da jakitea nola gertatuko den, edukiak ordaintzera pasatukogara: baliteke Spotify zerbitzuak egiten duen moduan izatea edo etakonektibitatea ordaintzerakoan. Nolabaiteko akordio bat egongo dasareen jabeen eta edukiak sortzen dituztenen artean. Garapen hauguztia gertutik jarraitu beharko dugu inor teknologia berri hauekezagutu gabe geratu ez dadin, baina baita ere jakin beharko dugunoraino iritsi nahi dugun gure pribatutasuna ondo gorde ahal izateko.
Nola ikusten duzu Internet eta saresozialen erabilera? Gazteek ordenagailu aurrean denbora gehiegiematen dutela esaten da, zaharrek gutxiegi…
Zaharren kasuan nire ustez beraienaukera da, badago jende heldu asko gauzak beste era batean egitekotresna berri bat aurkitu duena. Gure ardura informatikaren aukerenberri ematea da. Gazteen kasuan, aldiz, behar batean bihurtu da, ikasketak edo lana dela eta. Egia da informatika aisia dela ere etazenbait programa horretarako sortu direla edo eta horretarako erabilidaitezkeela. Zer den denbora asko eta zer denbora gutxi zehazteazaila da. Arriskuei aurre egiteko tresna egokiena informazioa da,ondoren norberak aztertu dezan zertan dabilen. Sare sozialenarriskurik nagusiena bertan esan behar ez diren gauzetan dago.