Larunbat arratsaldean Urretxu etaZumarragan jokatu zen herri duatloia Gurutz Larrea antzuolarrakirabazi du. Lasterketaren hasieratik lehen postuetan ibili den BeñatArnaiz atxabaltarrarekin batera iritsi zen helmugara, probaren azkenmetroak elkarrekin egin ondoren. Helmugarako metro batzuk faltazirenean elkarri eskua emanda egin zuten korrika, eta kiroltasunosoz, atxabaldarrak Larreari utzi zion helmugan lehen postuansartzen. Irabazleak 38 minutu eta 37 segundoko denbora egin zuen.Lehen emakumezkoa Maria Mendibe izan zen, eta lehen herritarra XabierSoraluze zumarragarra. Soraluze, laugarren iritsi zen helmugara.
Urola Triatloi Taldeak antolatutakoproba izan zen gaurkoa, eta haiek emandako datuen arabera, ia 160kirolarik parte hartu zuten larunbateko proban. Lasterketa herrikoiaizanagatik ere, hainbat kirolari ezagun izan zen larunbatean Urretxueta Zumarraga arteko proban, tartean, Abraham Olano txirrindulariohia eta Mikel Odriozola martxa korrikalaria, adibidez. Goierritarugarik ere parte hartu zuten duatloiean, besteak beste, Beasain,Legazpi, Zumarraga, Urretxu, Ordizia edo Lazkaokoak, esaterako.
Probari hasiera emateko, hiru kilometrokorrika egin zituzten bi herrietako kaleetan zehar, eta probako lehenzati honetan, Arnaiz atxabaltarra joan zen aurreneko postuan.Bizikletak hartu eta Legazpiaraino joan behar izan zuten ondoren.Hasieran, 17 kilometro egin behar zituztela zuten iragarritaantolatzaileek, baina azkenean 13 egin behar izan zituzten. Bizikletagainean Abraham Olano nagusitu zen, eta korrika egin ondorenbizikletan ibiltzeko oinetakoak eta kaskoa janzten denbora dexentegaldu bazuen ere, bera izan zen box-etara iritsi zen lehena. Korrikaegin beharreko azken zatia hasi aurretik ordea, Arnaizek eta Larreakaurrea hartu zieten gainerakoei eta bakarrik iritsi ziren helmugara.
Argazkiak: jende ugari bildu zuenUrretxuko eta Zumarragako duatloiaj larunbatean
Egilea: Goierriko Hitza