Buruko gaixotasunak dituztenensenitartekoak osatzen dute Agifes elkartea. Gipuzkoa mailan lanegiten du. Zumarragan urteak dira Agifes elkarteak taldea duela,Goierri Garaiko kideak biltzen ditu. Buruko gaixotasunak dituztenpertsonen senitartekoak bildu eta babesa emateko helburuarekin jaiozen Agifes; baita, gaixotasuna duten pertsonak gizarteratu eta honekberekin daraman estigmarekin amaitzeko ere.
Zumarragako Agifes elkartean hamarfamilia inguru batzen dira. Denen artean makina bat dira azkenurteetan antolatu dituzten jarduerak, mahai-inguruak, hitzaldiak,ikus-entzunezkoak eta film emanaldiak tarteko. Orain, familiakokideek gaixoaren bilakaeran duten garrantziaz jabetzeko hitzaldiaantolatu dute gaurko. Pasa den urriaren 15ean, Buru-osasunaren mundueguna ospatu zela eta, testuinguru horretan antolatu dute gaurkohitzaldia.
Hitzaldia irekia da guztiz, etainteresa duen edonor dago gonbidatuta bertara. Aintzane Intxaustipsikiatra eta Marigel del Rio medikua arduratuko dira azalpenakemateaz. 18:00etan emango zaio hasiera, Urretxuko Aizpurunea kulturetxean.
Argazkia: Agifes elkarteko kideakpsikologo eta medikuekin (utzita)