I. Mahatsaldia izenarekin egingo dutegaur hasita lehen aldiz, xanpain eta ardo dastaketa Zumarragan.Bertako ostalari talde batek antolatu du, udalaren laguntzarekin.Gaur, 19:30ean xanpain dastatzea izango da Zelai Arizti kulturetxean. Iban Matek, dauden xanpain mota ezberdinen inguruko azalpenakeskainiko ditu. Toki muga jarri dute, eta gehienez 66 pertsonasartuko dira.
Bihar eta etzi izango du jarraipenaekimenak. Ardo dastaketa egingo da egun horietan Zumarragako Euskadiplazan. 20 upategik hartuko dute parte eta 60 ardo inguruko dastatukodira. Dastaketa 18:30tik 21:30ra luzatuko da.
Egun bakoitzerako txartelak 8 eurotansaldu dituzte eta bi eguneko txartela 14 eurotan. Saltokiak ondokotabernak dira: Arkupe, Hirukia, Iburreta, Saski, Txanpon, 4 Vientos,Monterrey eta Korta. Zumarragako I. Mahatsaldia 29. Buzkantzalehiaketaren harian antolatu da, eta 3. Pintxo lehiaketari batudiote.
Argazkia: ekintzaren aurkezpena eginzen pasa den astean, Zelai Arizti Kultur Etxean
Egilea: GoierrikoHitza