Urretxuko ezker abertzaleak salatuduenez, pasa den astean Irimo mendian zegoen oroigarri-plaka battxikituta agertu da. Oroigarria, ”espainiar errepresioak erahildakobi urretxuarren omenez” jarritakoa zen, ezker abertzaleak prentsaohar bidez jakinarazi duenez. Jose Maria Etxaniz eta Axen Urraterigorazarre egiten zion plakak, ”Etxaniz GALeko mertzenarioek hilzuten, eta Urrate berriz, erbestean bizitzera behartua izan eta gero,larriki gaixotu eta herrira itzuli zenean hil zen”.
Ezker abertzaletik jakitera emandutenez, ez da hau plakak jasaten duen lehendabiziko erasoa.Irailaren 25ean berritu zuten, ”lehen zegoena ere ezezagun batzuekpuskatu eta gero”.
Euskal Herria aro berri batean
Irimoko erasoa, Euskal Herriak biziduen egoera berriaz hausnarketa egiteko baliatu izan nahi duUrretxuko ezker abertzaleak. Hala, Euskal Herriak ”aro berri batiekin diola” esan du, ”ilusio eta itxaropenez beteriko momentuakbizi ditugu”. Baina, oraindik urteetako gatazkaren ondorioak mahaigainean daudela gogorarazi dute, ”batzuk hori ezkutatu eta aldebateko biktimak bakarrik kontutan hartu nahi izan arren”. EuskalHerria ere biktimaz josita dagoela baieztatzen dute, ”estatuterrorismoak, torturak, kartzela politika hiltzaileak, biolentziapolizialak eta muntaiek” sortutakoa, besteak beste. Guztim horiek”ez dituztela inola ere ahaztuko” gogorarazi diote Urretxukoherriari.
Horregatik, gogor salatu dute Irimongertatukoa. Bide batez, ”besarkada bero bat” bidali nahi izan diete”Potros” eta ”Txiki-txiki”ren lagun eta sendiari. Etaerasotzaileei jakinarazi diete, horrelakoak berriz geratu ez gero,behin eta berriz berrituko dutela Irimoko plaka, ”borroka luzehonetan, bidean geratu direnekiko gure konpromisoaren isla izandadin”.
Egilea: Urretxuko ezker abertzalea