Aranzadi Zientzia elkarteak arranoarrantzale baten heriotza salatu du aste honetan. Prentsa ohar bateandioenez, arrano arrantzalea Zumarragako lurretan tirokatu zuten.”Larritzat” jo dute gertaera, hegaztia ”Europan mehatxatutaaurkitzen den espezieetako bat” delako eta Europa mailan ”arranomota hau berreskuratzeko ahalegin handiak” egiten ari direlako.Espezie hau gure inguruetan ugaltzen ez bada ere, ”migrazio-garaianGipuzkoatik pasatzen dira hauetako asko eta asko”, esan dute.
Baina, zientzia elkartea haratago doa,eta ”Euskal Herrian gertatzen den legez kanpoko ehizari buruz”gogoeta egiteko beharra dagoela azpimarratu du. Are gehiago,”aplikatzen diren lege eta administrazio neurriak ez direla nahikoairuditzen zaigu”, gaineratu dute oharrean. Ehiza baimenduta dagoenhilabeteetan ”hegaztiak sendatzeko zentroetara tiroz zauritutairisten diren hegaztien kopurua nabarmen igotzen” dela esan dute,eta ”horrek garbi erakusten duela, ehiztari batzuek indarrean dagoenlegearekiko erabateko mespretxuz jokatzen dutela”.
Horregatik, beharrezko ikusten duteGipuzkoako Ehiza Federazioari eta Gipuzkoako Foru Aldundiaridagozkion neurriak har ditzatela eskatzea, ”etorkizunean gurelurraldean geratzen den legez kanpoko ehiza zigortu eta sahiesteko”.
Argazkia: arrano arrantzalea (AranzadiZientzia Elkartea)