Saioa gazteleraz izango da. Bertarajoan nahi duenak, ez du izenik eman beharrik izango, gela bete arteanlekua izango baita. Ziklo hori Gueskek (Esperientzia Eskolako IkasleOhien Giza-Kultur elkartea) antolatu du, Zumalakarregi museoarenlaguntzarekin.
Lehen saioan, artearen teorieidagozkien oinarrizko kontzeptuak eta aurre-historiako, Egiptoko zeinGreziako, arte klasikoari buruzko xehetasunak ezagutzeko aukera izanzuten bertara inguratutako 30 lagunek. Bigarren saioan, artebizantziarra, islamiarra eta aurre-erromanikoa landu zituzten, 45lagun inguruk. Erromanikoaren eta gotikoaren hainbat zantzuezagutzeko aukera ere izan zuten bukaeran.
Lehen bi saioetan Ordizia, Beasain,Zumarraga, Urretxu eta Legazpiko bizilagunek parte hartu dute.
Irteera San Telmora
Artearen historiari buruzko zikloaribukaera emateko, azaroaren 3an, Donostiako San Telmo museora irteeraegingo dute, eta parte hartzaileek saioetan ikasitakoa bertatikbertara ikusteko aukera izango dute. Bestalde, abendurako EuskalHerria XIX. mendean zikloa antolatu dute.