Azaroaren 20ko hauteskundeei begiraosatu da Amaiur koalizioa Euskal Herrian. Urretxun eta Zumarragan ereizango du bere presentzia, eta horretarako, biharko aurkezpenekitaldia antolatu du koalizioak.
Espainiako hauteskunde orokorrek,”Euskal Herrian hasi den aro politiko berrian, aurrera egitekoaukera ematen du”, diote prentsa oharrean, ”baita, atxikimendusoziala eta eztabaida politikoa sendotzekoa ere”. Horregatik,herritar guztiei luzatu diete biharko ekitaldian parte hartzekogonbitea. 12:00etan, Lizeo pareko zubia alderik alde lotu nahi dutebertaratzen diren guztiekin argazki bat ateratzeko. ”Guztion arteanzubi erraldoi bat eraikitzeko” beharraz hitz egiten dute oharrean,egun Euskal Herriak bizi duen egoerari men eginez, eta horretarako,”ezinbestekoa zaigu herritarren konpromisoa, mobilizazioa etainplikazioa”, gaineratzen dute.
Amaiur Urretxuko eta Zumarragakoherriarren ororen erreferentzia bihurtu nahi dute. Horrela, koalizioa”ezberdinen arteko batasunaren adierazle” dela diote. Amaiurrekingaratzen ari den apustu poltikoak ”potentzial ikaragarriak ditu”,eta azaroaren 20an ”herri bezala indar guztiak askatzeko momentua”izango da.
Argazkia: Amaiur koalizioaren aurkezpenorokorra (utzita)