Gipuzkoako errepideen ardura duenBidegi erakundeak jakinarazi duenez, gaur hasi eta datorren azaroaren2ra bitartean, Ormaiztegi eta Zumarraga lotzen dituen autobideaitxita egongo da. Zehaztutako data hauek aldatu egin ditzaketelaohartarazi dute Bidegiko arduradunek, eguraldiaren baldintzenarabera.
GI-632 errepidea isteko ordutegia erefinkatu dute: gaurko 20:00etatik datorren astearko 06:00etara, hainjustu. Ordutegi horiek ere aldatu daitezkeela nabarmendu dute.Zumarraga eta Urretxu-Legazpiko lotunearen eraikuntza lanetan aurreraegiteagatik itxiko dute autobidea; zirkulazioaren behin betikotrazatua egiteko osaketa lanak egingo dituzte. Lan horiek egin ahalizateko autobidearen zati hori itxi, eta zirkulazioa GI-2632errepidera bideratuko dute, hau da, Eitzagako gaina hartzen duenerrepidetik, aurretik GI-632 izandakoa.
Egunotan amaitzen ari dira Eitzagakolotunearen eraikuntza lanak. Argixaoko tunelak bukatuta dauden arren,irailean hasi ziren argiteria eta beste hainbat osagai ipintzen.Osaketa lan horiek amaitzeko zazpi hilabeteko epea eman du eraikuntzaenpresak, eta apirilerako bukatu nahi dituzte.
Egilea: Gotzon Aranburu