Mineralei lotuta, Mikologia asteburuaere antolatu ohi dute udazkenean Urretxun. XXI. edizioa da aurtengoa.
Lekaio kultur taldearen eskutik, bihareta igandean perretxikoei buruz gehiago ikasteko aukera egongo daUrretxun eta Zumarragan. Bihar, larunbata, perretxikoak biltzekoirteera egingo dute. Goiz partean ahalik eta ale kopuru handienajasoko dute, gero Lizeo azpiko soinketa gelara eraman, etasailkatzeko. Nahi duten herritar guztiek eraman ditzakete onddo etaperretxiko aleak Lizeora. 14:00etarako eraman beharko dirajasotakoak. Sailkapena, berriz, 16:00etan hasiko dute larunbatean,leku berean.
Bezperan bildutako aleekin erakusketairekiko dute igandean. 11:00etatik aurrera Areizaga-Kalebarren plazanegongo da ikusgai. Mahai didaktikoa, Aranzadi zientzia elkartekokideen azalpenak eta nahasmena sor dezaketen espezieen ingurukoikasketa praktikoa eskainiko dituzte hemen. Bezperan, nahikoaperretxiko jangarri jasoz gero, gainera mokadu bat jateko aukera ereeskainiko dute plazan.
Egunean zehar, bestetik, perretxikoetanoinarritutako sukaldaritza plateren erakusketa ere egingo dute, Kabiajatetxearen eskutik. Platerak errezetekin jarriko dituzte,herritarrek gero euren etxean egin ditzaten. Kabia jatetxekosukaldari Juanma Hurtadok prestatzen duen txoko honetan aurten berrikuntza bat egongo da: perretxikoekin egindako likorea.