Mystery Train taldean kontzertuaeskainiko du bihar, Zelai Arizti kultur etxean, 20:30ean, doan.Kontzertua Zelai Musik egitasmoaren barruan kokatzen da. Kulturetxearen erabilerak zabaldu asmoz, udalak aurten martxan jarri duenjarduera da. Kalitate handiko musikariak ekarri eta kultur etxeaformato txikiko kontzertuak eskaintzeko gune bihurtu dute. Entzulegogaztea gerturatu nahi dute kontzertuetara, biharkoa hirugarrenaizango delarik. Lau programatu dituzte aurtengoan, egitasmoakjarraipenik izango duen edo ez, bukaeran erabakiko dute.
Sergio Mr. Grey iglesiasek, Juan CarlosCaperochipik, Daniel Fernandezek eta Mikel Sukuntzak osatutako taldeada Mysteri Train. Estiloari dagokionez, Elvis Presley musikariarenlanaren ildotik doaz.
Taldearen izen bera, Presleykgrabatutako blues baten titulutik dator. Lau musikari hauek 50.hamarkadako rock&roll klasikoak lotzen ditu. Musikaren munduanibilbide oparoa egin dute laurek, eta proiektu ezberdinetan jotzekoelkartu ohi dira.
Zelai Ariztin kontzertua eskaniko duenMystery Train talde gisa, lehenego kontzertua aurten eman dute,uztailean, Trintxerpen.