Urretxuko XXVI.Udazkeneko Musika zikloak aurrera darrai. Azkoitiko Iraurgiabesbatzak ireki zuen pasa den igandean egitaraua, eta biharUkrainiako Oreya abesbatzaren txanda izango da. Talde hau, aurtengoTolosako Nazioarteko Abesbatzen lehiaketan partaide da.
Oreya abesbatza
Alexander Vatsek zuzendariak sortu zuen1986an, eta Zhitomirreko Musika eskolan dute egoitza. 1990. urteaz geroztikOreyak 7 Grand Prix eta 23 Lehenengo Sari irabazi ditu mundu osokojaialdi eta lehiaketetan. 1997an, Marcel Corneloup, Vaison La Romaine(Frantzia)ko Abesbatza Sarituen Jaialdiko presidenteak zera baieztatuzuen bere diskurtsoan: “Oreya nik entzun ditudan abesbatzetatik lauonenen artean dago” eta 2009an, Kelly Park, Inchon (Hego Korea)koNazioarteko Abesbatzen 1. Jaialdiko zuzendari artistikoak esan zuen:“talde honek abesbatza musikan, kalitate maila berriak erakustenditu eta Ukrainako enbaxadore onenetakoa da urte askoan”.
1995 eta 2005. urteetanegondako Abesbatza lehiaketen artean analisia egiteko eskatu zuenFrantziako Kultura Ministerioak 2006an. Christian Balandras,“Florilége Vocal de Tours” (Frantzia)ko zuzendari artistikobezala aritu zen. Bere hitzetan, Alexander Vatsek munduko 20zuzendari onenetakoa dela.
Kontzertua Urretxuko Martin Donearenelizan izango da. 19:00etan emango dioten haisera eta doan izango da.Bertaratu nahi duen guztia dago, emanaldira gonbidatuta.
Argazkia: Oreya abesbatzako kideak(utzita)