Pasa den urriaren18an ireki zen gaztetxean ZineKUren ikasturte berria. Ataun of thedeath filma eta Salda Badago dokumentala ikusteko aukera izan zenorduan. Bigarren saioa bihar izango da, Santu Guztien egunean. Filmlaburren gaua izango da biharkoa, eta besteak beste ondoko lanakproiektatuko dituzte: Un novio de Mierda, LaGran carrera, Daysicutter, El Premio, Khoroso etabaita, Gabirian grabatutako Baietz! filma ere.
Emanaldiakasteartero izango dira 22:00etan,doan eta nahi duen guztiarentzat irekita. Datozen asteetarakoondorengo egitaraua dute prestatuta:
- Azaroak 8: Ander
- Azaroak 15: Santi brouard, duintasuna omen
- Azaroak 22: KKinzonako film laburren gaua!!
Egilea: Goierriko Hitza