III. Pintxo lehiaketarako izen-ematea itxidute, eta hamazazpi tabernak parte hartuko dute. Buzkantzalehiaketarekin lotuta antolatu du Zumarragako Udalak. Tabernariekbuzkantza edo odolki osagai erabili beharko dute aurkeztuko dituztenpintxoetan.
Lehiaketari azaroaren 4an emango diotehasiera, 19:00etatik 21:00etara, hain zuzen. Azaroaren 5ean goizez(12:00-14:00) eta arratsaldez (19:00-21:00) egongo da pintxoakdastatzeko aukera. Edozein modutan, ordutegi jakina ipini badute ere,tabernari bakoitzak nahi adina luzatu ahal izango du pintxoeneskaintza. 29. Buzkantza lehiaketa azaroaren 6an, igandea, izango daZumarragako Euskadi plazan.
Taberna bakoitzak pintxo bakarraaurkeztu ahal izango du. Originaltasuna, itxura, aurkezpena etazaporea sarituko dituzte epaimahaikideek, eta odolkia edo buzkantzaosagaiak izan beharko dituzte nahita ez. Pintxo bakoitza euro batentruke salduko dute.
Sariak, buzkantza lehiaketan
Epaimahai teknikoa egongo da, pintxoonenaren saria emateko ardura izango duena. Buzkantza lehiaketarenegunean banatuko dituzte bi lehiaketetako sariak, Euskadi plazan,13:30ean.
Pintxoak dastatzen dituzten bezeroeitxartelak banatuko dizkiete tabernariek. Parte-hartze txarteladutenen artean, bi lagunentzako afaria zozketatuko du udalak.