Hileko lehendabiziko ostegunetan eginohi duten bezala, gaur arratsaldean ere, indarkeria matxistarenaurkako elkarretaratzea egingo dute Eraldatzen taldeko kideek.Areizaga-Kalebarren plazan egin dute hitzordua, 19:00etan.
Ekimen hau, Ordiziako Kimetz etaBeasaingo Asmube elkarteekin batera jarri zuen martxan Eraldatzenek,pasa den apirilean. Ekimen hauen helburua, tratu txarrak jasatendituzten emakumeen heriotzak salatzea da. Beti bezala, herritarguztiei egin diete protestan parte hartzeko deia. Elkarretaratzehauek hileko lehen ostegunetan egingo dituzte, ordu eta leku berean.
Egilea: Gotzon Aranburu