Mineralen eta Paleontologiaren XXIV.astearen baitan, ipuin kontaketa saioa izango da gaur UrretxukoUrrelur museoan. Izaskun Mujika ipuin kontalariak ”Lurretiksortutako ipuinak” kontaketa egingo du, 17:00etatik aurrera. Lauurtetik gorako haurrei zuzendutako saioa izango da, euskaraz eta ordubete inguruko iraupena izango du. Lekuak mugatuak izango dira, etahorregatik, derrigorrezkoa izango da, aurretik gonbidapenakeskuratzea.
Mineralen eta Paleontologiaren XXIV.Astea
Pasa den larunbatean hasita, martxan dajada, Mineralen eta Paleontologiaren XXIV. Astea, Urretxun. Irteeramineralogikoa izan zen asteburuan Berastegi-Plazaolara. Bi erakusketaere inauguratu zituzten. Javier Aguadoren ”Mineralen erabilerabitxiak” ikusgai dago hilaren 6ra arte Urrelur museoan bertan. IñakiIrisarriren ”Meatzaria naiz” erakusketa monografikoa aldiz, Juan deLizarazu erakusketa gelan ikusi daiteke, data berdinetan.
Datorren asteburua izango da dena den,ekintza gehienak bilduko dituena. Hala, bihar hasi eta igandera arteirekita egongo da Ederrena pilotalekuan mineral eta fosilen azoka.Gernikako Arbola plazan jarriko dute, egun berdinetan, haur etagaztetxoentzako parkea ere. Aurten lehen aldiz, haur etagaztetxoentzako abentura parkea ere antolatuko da. Larunbatean etaigandean, tirolina eta rokodromoa jarriko dituzte 8 urtetik gorakohaurrentzat Iparragirre plazan.
Era berean, larunbatean Txema Hernandezadituaren eskutik, ibilbide geologikoa egiteko aukera izango daUrretxuko kaleetan zehar.
Argazkia: Izaskun Mujika ipuinkontalaria (utzita)