Zumarragako udaleko gizarte zerbitzuensailetik jakitera eman dutenez, mendekotasuna duten pertsonek,egonaldiak egin ahal izango dituzte edinekoentzako egoitzetanabenduan zehar. Aldi baterako egonaldiak izango dira, abendukolehendabiziko eta azkeneko hamabostaldien artean aukeratu ahal izangodelarik. Zerbitzu horrek mendekotasuna duen pertsonaren familiari”beronen zaintzan atseden hartzeko aukera” eman nahi dio, eta aldiberean, adinekoari egoitzan egoteko edo oporraldia izateko aukeraematen diote.
Interesa duten herritarrek azaroanzehar eman beharko dute izena Zumarragako udaletxean. Aldi baterakoegonaldia, abenduko lehenengo hamabostaldian aukeratzen dutenez,azaroaren 18a baino lehen egin beharko dute izenematea. Bigarrenhamabostaldirako azaroaren 28a izango da azken eguna.