Mineralen etaPaleontolgiaren XXIV. Asteak, pasa den asteburuan eman zituen lehenurratsak. Dena den, gaurtik aurrera pilatuko dira, urtero, astehonen baitan egiten diren ekintza nagusienak.
Hala, gaur arratsaldeanhasita Mineralen, Fosilen eta Harribitxien XXIV. Urrelur feriairekiko da. Aurten ere fosilak, mineralak eta harribitxiak erakutsi,saldu eta trukatzeko hainbat erakusle bilduko dira Ederrenapilotalekuan gaur hasi eta igandera bitartean. Azoka 17:00-20:30erairekiko dute gaur arratsaldean, eta larunbatean eta igandean goizez(10:00-14:00) eta arratsaldez (17:00-21:00) bisitatzeko aukera izangoda.
Gainera, haurrentzakojolas parkea ere ireki dute 10:00etan, Gernikako Arbola plazan.Meategia, urreraren bila eta aurrehistoriako gizonen pinturekinjolasteko aukera izango dute bertaratzen diren haurrek. 10:00-13:00eta 17:00-20:30 egongo da irekita parkea gaur. 10:00-14:00 eta17:00-21:00 aldiz, larunbatean eta igandean. Aurten lehenengo aldizgainera, 8 urtetik gorako haurrei zuzenduta tirolina eta rokodromoaegongo dira larunbatean eta igandean Iparragirre plazan. 11:00-14:00eta 17:00-19:00 egongo da irekita gaztetxoenei zuzendutako gune hau.
Kale animaziorik ere ezda faltako asteburuan. Mineral bizidunen kalejira izango dalarubatean eta igandean 18:30etik 19:00etara Urretxuko kaleetanzehar.
Erakusketamonografikoak eta ibilbide geologikoa
Pasa den astetik”Meatzaria naiz” eta ”Mineralen erabilera bitxiak” erakusketakirekita daude, Juan de Lizarazu erakusketa gelan eta Urrelur museoan,hurrenez hurren. Bigarren honetan bisita gidatuak ere egiten ari diraaste osoan zehar. Asteburuan hiru egingo dituzte: 12:30ean, 17:30eaneta 18:30ean. Urrelur museoaren atean elkartuko dira ordu horietan,eta bisitak irekiak eta doakoak dira herritar guztientzat.
Ibilbide geologikoa erebihar egingo dute, 11:30ean kultur etxean. Bertan, harkaitzenazterketaren bidez, Urretxuk eta herriak hartzen duen lur eremuakjasan duen bilakaera ezagutaraziko dute. Ez soilik herria 1383.urtean sortu zenetik; geruza geologikoen azterketarekin ”orain delamilioika urte eremu honetan zer gertatu zen” ere ikusiko baitute.