Carlos Mediavillaurretxuar argazkilaria izan da Ordiziako azokan II. argazkilehiaketaren irabazlea, iraileko Euskal Jaietako aparteko azokantalogile batzuei ateratako argazkiarekin. Bigarren eta hirugarrensariak Ordizian geratu dira; Xabi Lasak jasoko du bigarren saria etaIñaki Hidalgok hirugarrena. Gaiarekiko erlazioa, teknika eta sormenahartu ditu kontuan epaimahaiak epaia ematerakoan.
Garaikurra, 400 euroko opari txekeaargazkigintza produktuetan, 100 euroko erosketa balea eta bilagunentzako afaria jasoko ditu saritzat Mediavillak. Lasak 300 euro,75 euroko erosketa balea eta bi lagunentzako afaria irabazi ditu, etaHidalgo 200 euro, 50 euroko balea eta bi lagunentzako afaria. Bestebost sari ere banatuko dituzte, laugarren sailkatutikzortzigarrenera. Olga Barrerasen argazki banak, esaterako, laugarreneta zazpigarren sariak jasoko dituzte, eta Iñaki Hidalgok,hirugarrenaz gain, bosgarren eta zortzigarren sariak ere jasoko ditu.Seigarren postua Miguel Caverok eskuratu du.
Erakusketa azaro bukaeran
Aurkeztutako lan guztien arteanaukeraketa egin eta gero, erakusketa irekiko dute D’elikatuzenazaroaren 30ean, sari banatze ekitaldia egitearekin batera.
Lehiaketa Ordiziako Udalak,Merkataritza eta Turismo sailak eta Ordiziako Azokaren batzordeakantolatzen dute, Ordiziako honako eragileen laguntzaz: Ordizianmerkatari elkartea, Foto Josetxo Marin, Foto Ordizia, Foto IkatzImagina, Ortzadar Argazkigintza elkartea, D’elikatuz zentroa, etaOrdiziako Altamira, Haizpe, Hertza, Martinez, Txindoki, Zubibi,Aldasoro, Pottoka eta Pias taberna-jatetxeak.
Egilea: Carlos Mediavilla