Urretxuko Urrelur 24. Mineralogia etaPaleontologia Astearen barruan, Mineral, fosil eta harribitxienferiak ikusle eta erosle ugari eraman ditu Ederrena pilotalekura.Eguraldi txarrak lagundu du horretan, izan ere, euria goitik beheraegin du Urretxun asteburu guztian zehar.
Haurrentzako ekintzak, aldiz, urterokobidetik garatu dituzte. Gernika Arbola plazan, karpabaten barruan jarri duten mineralogia eta paleontologia parkean erehaur asko ibili da jolasean: meategira sartzen, urrea errekanbilatzen, margotzen, edo dinosaurioen lorratzak uzten.
Ibilbidea bertan behera
Mineralogiari lotutako bestelakoekintza gehiago ere antolatu dituzte asteburuan Urretxun. Ondorioakgazi-gozoak dira. Herrian zehar egiteko ibilbide mineralogikoa,esaterako, bertan behera utzi zuten. Euriteagatik parte hartzailegehienak etxean gelditu ziren, eta pertsona bakarra agertu zenhitzordura. Honek, ibilbidea azaldu behar zuen Jose Maria Hernandezadituaren ikastaro partikularra jaso zuen.
Egilea: Gotzon Aranburu