Euripean ospatu zen atzo Zumarragan 29.Buzkantza lehiaketa. Jose Maria Busca Isusiren omenezegiten zen 26.ena. Guztira 6 odolkigile profesionalek hartu zutenparte lehiaketan, eta azkenean Jose Ramon Otamendi arrasatearrakaurkeztutako buzkantzak izan ziren lehendabiziko saria eskuratuzutenak. Ez da lehenengo aldia Jose RamonOtamendi Zumarragako lehiaketara aurkeztu dela, baina irabazi duenlehenengo aldia izan da.
Fernando Salegi zumarragarra izan zen bigarren irabazlea,eta Ezkio-Itsasoko Jesus Mari Debarentzat izan zen aurkezpen onenarensaria.
Pintxo lehiaketa
Zumarragako III. Pintxolehiaketa ere, buzkantza lehiaketaren harira antolatu da. Ostiraleaneta larunbatean izan zen tabernetan pintxoak dastatzeko aukera,guztiek ere odolkia edo buzkantza izan dituzte osagaiak moduan nahitaez. Guztira 17 tabernak hartu zuten parte pintxo lehiaketan,bakoitzak pintxo bakarra aurkezteko aukera izan du. Originaltasuna,itxura, aurkezpena eta zaporea saritu dituzte epaimahaikideek.Aurkeztutako pintxo guztien artean, Hiruki tabernarena izan da onenaepaimahai taknikoak esan duenez.