Urretxuko eta Zumarragako gaztetxean,aurrera darrai ZineKu ekimenak. Gaur gauen Ander filma ikustekoaukera izango da 22:00etatik aurrera.
Filma Bizkaiko Arratia haraneankokatzen da. Ander, 40 urteko baserritarra, Joserekin, Perutiketorritako immigrante batekin, maiteminduko da. Baserri giroan etaohitura eta balore tradizionalak errotuta dauden familia bateankokatu zuen, hain zuzen ere, sexu askatasunari buruzko lan hauRoberto Caston zuzendariak.
Euskaraz, homosexualitatea lantzen duenlehendabiziko filma izan zen Ander. 2009an, Zinegoak, Bilbokogay-lesbo-trans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdian estreinatu zen filma. Urte berean, Berlinaleko zine jaialdiko”Panorama” sailerako aukeratu zuten lana. Euskarazko film batjaialdi honetan proiektatzen zen lehen aldia izan zen. Nahiz eta,lehiaketa orokorretik kanpo lehiatu, filmak Arte eta SaiakerakoZinemaren Nazioarteko Konfederazioaren saria jaso zuen.
Film gehiago
Datozen asteetan ere Euskal Herrianeskoiztutako filmak ikusteko aukera izango da gaztetxean. Hala,azaroaren 15ean, Santi Brouard, duintasuna omen dokumentala proiekatutako da. Hilaren 22an, KKinzonako film laburren txandaizango da. Emanaldi guztiak doakoak dira, eta nahi duen guztiariirekiak.