Ostadar mendi elkarteak, azaroan,urtero egin ohi duen Mendi Astearen egitaraua aurkeztu du. Hilaren20an hasiera emango diote, Anjel Etxeberria 24. Haurrentzako mendiibilaldiarekin. Mendi ibilaldian haurrek mendiko argazkien II.Ostadar rallyan parte hartu ahal izango dute . Irteera, 8:30eanizango da Zumarragako Euskadi plazatik, eta Antio, Samiño, Oleta etaAginagako buelta egingo dute.
Mendi Astea, rally horretako saribanaketarekin amaituko dute. Abenduaren 9an izango da, argazki onenakerakutsi, eta sari banaketa egingo dute, Labeaga aretoan 20:00etan.
Tartean, hitzaldiak, taldearen urtekoasanblada orokorra eta mendi irteera izango dira, aurtengo MendiAsteko osagarri. Hizlarien artean, Juanra Madariaga Everest mendiariburuz jardungo da; Felipe Uriarte Koskulak mendiari buruz eta IosuPerez taldekideak, mongoliara egindako bidaiaren berri emango du.
Mendi Astearen gailurra izango da MendiAstearen gailurra izango da Mendi eta Natura argazki lehiaketarensari banaketa, hilaren 25ean. 400 argazkilari ingururen lanak jasodituzte, atzerritik asko eta asko, ”sorpresa hartu dugu”, dioCarlos Mediavillak. Bertakoen 20 lan inguru jaso dituzte; ”horrekpoza eman digu”.
Egilea: Ostadar mendi elkartea