Laugarren urtez banatuko dituzte aurtenkirol-lagun onenei sariak. Sari hau, 2008an jarri zuen martxan MustiTaldeak, Realeko eta Urolako taldekide onenak saritzekohelburuarekin. Diotenez, adiskidetasuna Joan Mari ‘Musti’ Mujikakzuen dohainetako bat zen eta hortik sortu zen sariketa hauantolatzeko ideia.
Sarituak, 2010-2011 denboraldikokirol-lagun onenak izango dira, eta taldekideek beraiek aukeratukodituzte. Aurten, iaz bezala, hiru kirolarik jasoko dute saria,hirurak noski, futbolari lotuak. Urola K.E-koAlex Aristi eta RealekoXabi Prieto eta Larraitz Lucas izango dira aurten aitortza jasokodutenak.
Ekitaldia, ostegun honetan izango daUrretxuko Labeaga aretoan, 19:30ean hasita.
Aurretik saritutakoak ondokoak dira:
- 2010ean: Urolako Dani Zufiaurre, nesken superligako Aintzane Encinas eta Realeko Mikel Aranburu.
- 2009an: Urolako Ruben Calvo eta Realeko Mikel Labaka.
- 2008an: Urolako Oscar Zufiaurre eta Realeko Jon Ansotegi.
Egilea: Gotzon Aranburu