Larunbat honetan emango zaio hasieraMingainluze lehiaketa berriari. Ekimena, Urretxu-Zumarragako bertsoeskolak, eta bi herrietako udaletako euskara zerbitzuek antolatudute. Helburu nagusia, irudimena erabiliz, hitzarekinjolas egitea da, baita noski, lagun artean une dibertigarriakigarotzea ere. LH.-ko 4, 5 eta 6. mailetako ikasleek hartuko duteparte.
Antolatzaileek jakiteraeman dutenez, ”harrera benetan ona” izan du lehiaketarakodeialdiak. ”Aurreikupenik baikorrenak ere txiki geratu dira” haienesanetan, bi herrietako hiru ikastetxeetako 52 taldek eman baituteparte hartzeko izena. Talde bakoitza hiru lagunez osatuta dagoenez,guztira, 156 lagun arituko dira lehian.
Hasiera batean, hirukanporaketa eta finala egitea zegoen aurreikusita, baina”aurrekanporaketa batzuk egiteko beharra ezinbestekoa” bihurtu da,izena emandako taldeen kopuruak aurreikusitakoak gainditu dituelakonabarmen. Hortaz, asteburu honetan egingo dira bi aurrekanporaketak,”larunbatean eta igandean, Labeaga aretoan, 17:30ean”.Aurrekanporaketa bakoitzean 26 taldek hartuko dute parte, ”eta seitaldek egingo dute aurrera egun bakoitzean. Horrela, 12 taldekjokatuko dute fase nagusia”, azaroaren amaieran eta abenduanospatuko dena.
Bai larunbatean, etabaita igandean ere, ”talde bakoitzak gutxienez proba bat egingo du,eta puntu gehien lortzen duten taldeek egingo dute aurrera, hauek,beste ariketa bat egin beharko dutelarik”. Asteburu honetan eginbeharko dituzten probak Erantzuna emanda eta Tribuaren berbak izangodira.
Larunbateko etaigandeko saioak, baita aurrerago egingo diren guztiak, ”ikusleeiirekiak izango dira”, horregatik, ”herritarrei Labeaga aretoragerturatu eta gaztetxoen lehiaketa dibertigarri honetaz gozatzekogonbidapena luzatu nahi diegu”, esan dute antolatzaileek.
Argazkia: aurretik bertso eskolatik egin dira haurrekin gisa honetako saioak
Egilea: Urretxu-Zumarragako bertso eskola