Beasain eta Durango lotuko dituenerrepidearen lanek, zeresana eman dute azken hilabetean Gipuzkoan.Errepidea igaroko den eremuan, orografiagak asko zaildu etagartestitzen ditu lanak. Arrazoi hori tarteko, Gipuzkoako ForuAldundiak ezbaian jarri zuen lanak egiteko zuen ahalmena, eta aitortuzuen ”Aldundiak zailtasun ekonomikoak zituela, bide azpiegituretanaurreikusitako proiektu guztiak aurrera eramateko”.
Baina, badirudi gauzak aldatu egindirela. Larraitz Ugarte, Bide Azpiegituretako diputatuak atzojakitera eman zuenez, Zumarraga-Urretxuko zatia apirilean irekiko da.”Obra zibila dagoeneko amaituta dago, argindarrari dagozkion lanakamaitzea falta da”, esan zuen. Aldundiak bilera izan du orain gutxibankuekin. Hauek, obra egiteko dirua utziko dutela esan dute,Deskargako zatian bidesaria jartzeko baldintzarekin. Adostasun baterairitsita, errepidea amaitzeko lanekin aurrera egitea erabaki da.
Zumarraga-Urretxu, Antzuolarekin lotukodituen errepideko lanak ere exekuzio bidean dira uda ez geroztik.Lanak, 30 hilabeteko epean amaitu beharko dira. Deskargako portuaigarotzeko trazartu berri bat egingo dute, gehientsuena lur azpianjoango delarik. Errepide tarte horretan bidesaria jarriko dagidarientzat; bide zaharra irekita mantenduko da ordaindu gabeibilbide hori egin nahi duenarentzat.
Aipatutako bi bide zatien lanakBidegiri dagozkionak dira. Hala, 2012an 26 milioi euro gastatuko dituenpresak Zumarraga-Urretxu eta Antzuola arteko autobidea egiteko. Languztiak amaitzeko, beste 22 milioi euroko inbertsioa egingo du 2013aneta 17 milioi eurokoa 2014an.
Beasain-Durango autobideako Gipuzkoakozatia amaitzeko, Antzuola eta Bergara artean egin beharreko lanak,Gipuzkoako Foru Aldundiak hartu beharko ditu bere gain. 70 milio euroizango dira guztira. Lan hauek, 2013an hastea aurreikusten da.
Argazkiak:
1.-Zumarraga-Urretxu eta Antzuolalotuko dituen errepidean, biribilgunea egiteko lanak amaituta daude.
2.- Zumarraga-Urretxuko zatian, Eitzagagaineko lanak ia amaitua daude.
Egilea: Gotzon Aranburu