Diabetesaren Nazioarteko Eguna ospatukoda, datorren azaroaren 14an. Horren harira, Urola Garaiko diabetikoenelkarteak, Ugadielek, hainbat ekintza antolatu ditu igandehonetarako. Ospakizunetarako baino, gaixotasuna gizarteratzeko egingodituzte ekintzak.
Helburu nagusiena gaixotasunaezagutzera eman eta herritarrak sentsibilizatzea izango da. Ekintzaguztiak, ”Diabetesa, ezagutu eta defendatu zerorri” lelopean egingodituzte. Aurreko urteetan bezala, hainbat iformazio mahai jarrikodituzte Zumarraga, Agiñaga, Urretxu eta Legazpin. Mahai hauetaninformazio helarazteaz gainera, gluzemia neurketak ere egingodituzte.
Zumarragan, Andre Maria Zeruratzearenelizaren parean, Izazpi auzoan eta Agiñaga auzoan jarriko dituztemahaiak. Kalebarren-Areizaga plazan izango da beste bat, etaUrretxun, Labeaga kaleko guneren batean jarriko dute informaziopuntua.
Igandeko ekintzez gainera, hitzaldi batere prestatu dute Urgadieletik. Hitzaldia, Zumarragako Ospitalekooftalmologoek eskainiko dute, eta diabetesak ikusmenean ditueneraginen inguruan azalpenak emango dituzte. Saioa, azaroaren 30eanizango da, 19:00etatik aurrera, Urretxuko Aizpurunea kultur etxean.
Egilea: Gotzon Aranburu