Bereak emanda, iritsi da amaierara iaUrretxuko Udazkeneko Musika Zikloa. 26. aldia izan da aurtengoa, etabeste behin, bertako eta kanpoko abesbatzen emanaldiez gozatzekoaukera izan da. Igande honetan izango da azken kontzertua. DonostiakoHondore abesbatza izango da Tourseko Martin Donearen elizan, aurtengoegitaraua ixten.
Aipatu dugun hau, azken kontzertuaizanik, Urretxuko kultura sailak ”beste urte batez herritarrekzikloari eman dioten harrera ezin hobea” eskertu nahi du, eta bidebatez ”guztiak animatu Hondore abesbatzaren zuzenekoaz gozatzera”.Aipatu behar da gainera, Hondoreko kide direla, hiru herritar ere:Jabier Arratibel, Xabier Barriola eta Nerea Urkiola, hain zuzen.Aurrekoetan bezala, 19:00etan emango zaio hasiera kontzertuari etadoan izango da.
Hondore abesbatza
Hondore 1996 urtearen amaieran sortuzen lagun talde baten, eta Gipuzkoako hainbat abesbatzetako kiderenekimenari esker. Helburua, abesbatza musikak eskaintzen dituenaukeretan sakontzea izan da bere sorreratik.
Lan dinamika berezia duen abesbatza daHondore. Baina, abesbatzaren helburu nagusia kalitatea da. Horregatikbereziki prestatzen dute kontzertuen errepertoria emanaldia izangoden lekua kontuan hartuta, eta harekin lotura berezia sortuz,testuinguru artistikoa eta historikoa errespetatuz. Hain zuzen erehortik datoz urteotan programa esklusiboak interpretatzeko izandituen eskaerak, musika jaialdi ospetsuetako programazioarenarduradunek enkargatuta.
Filosofia honen ondorioz izen handikohainbat eta hainbat jaialditan parte hartzeko gonbitea jaso dute urtehauetan guztietan, hauen artean, batzuk aipatzekotan, DonostiakoHamabostaldia (1997, 1998, 2000, 2005, 2006), Segoviako Eliza-Musikaeta Polifonia Astea (1997), Najerako Musika Jaialdiak (2001),Ordiziko “Barroko Aire” Musika Barrokoaren Zikloa (2004),Torreviejako (Alacant) Nazioarteko Abesbatzen Topaketa (2005),Santiago Bideko Musika Nazioarteko Jaialdia (2005) Jaca herrian(Huesca), Cambrilseko Nazioarteko Jaialdia (2009), e.a…