Bigarren urtez, Memoriaren Eguna ospatuda gaur Euskadin, baita Zumarragan ere. Iaz izendatu zen azaroaren10a, ”terrorismoaren biktima guztiak” oroitzeko eguna, EuskalErakundeen arteko akordio bat zela eta.
Zumarragan, 12:00etan egin da ekitaldiinstituzionala, udaletxeko atzean dagoen oroimenaren monolitoarenondoan. Aurten, iaz ez bezela, udalbatzarra osatzen duten alderdiguztiek hartu dute parte ekimenean, PSE-EEk, PPk, EAJk eta Bilduk.Dena den, adostasunik gabe Memoriaren Eguna izan da gaurkoa. EuskoJaurlaritza saiatu da toki guztietan irakurtzeko testu bat alderdiguztiekin adosten, baina ez du lortu. Horregatik, gaur Zumarragan ezda adierazpen instituzionalik irakurri.
12:00etan Zumarragako udaletxekoarkupetan elkartu dira ordezkari politikoak eta zenbait biktimensenitartekoak. Oinez egin dute, udaletxe atzean dagoen monolitoraarteko ibilbidea. Bertan, Isidro Etxaniz eta Iñaki Mendiluze”Txugi”ren senitartekoak, eta Mikel Serrano alkateak lore eskaintzaegin dute. Ondoren, minutu bateko isilunea egin da biktima guztiakoroitzeko. Azkenean, txalo artean amaitu da ekitaldia.
Egilea: Gotzon Aranburu