Pasa den astean, Legazpiko kulturetxean egindako agerraldian, ”Gezurrak” kanpaina aurkeztu zuten LABsindikatuko zenbait ordezkarik. Hiru zutabedun kanpaina gisa aurkeztudute Josu Amenabar eta Usua Lasa LABeko ordezkariek, sindikatuarenekimen berria. ”Murgilduta gauden krisi egoera honen baitan” kokatudute, eta bertan, Euskal Herriarentzat ”burujabetza politikoa etaekonomikoa” eskatu dute. Legazpi aukeratu zuten agerraldia egiteko,zonalde hau, krisiak bereziki gogor astindu duelako. Enpresa askoitxi dira, eta enpresa handiak txiki bihurtu, eta ondorioz ”kaleratupila bat izan dira”, esan zuen Usua Lasa LAB sindikatukoordezkariak.
Gezurrak izena du kanpainak, ”krisihoni buruz eta erantzuleei buruz esan dizkiguten gezur guztiakargitara ateratzea nahi ditugulako” esan dute.
Hiru zutabeko kanpaina dela esan zuten:”krisiaren inguruko gezurrak argitara ateratzea eta salatzea;krisiaren inguruan esan direnen eta eman diren neurrien errudunakzein diren argitara ateratzea eta LAB sindikatuak proposatzen duenalternatiba zabaltzea”. Lasak ”krisiaren errudunak langileok etagizartea direla sinistarazi nahi dutela” salatu du.
Euskal Herriarentzako alternatiba,”burujabetza politiko eta ekonomikoan” jarri dute. ”Enpresabotereek eta botere ekonomikoek hiru urte daramatzate krisitikateratzeko konponbideak proposatzen: langileen eskubideak murrizten,gure lan baldintzak kaltetzen eta lanik sortzen ez duten konponbideakproposatzen”. Adibide gisa, ”negoziazio kolektiboen erreforma, lanerreforma eta pentsioena” aipatu dituzte.
Langabezia datuak eta Sidenor
Guztihau ”gezur” gisa definitu dute. ”Beasainen, 2008an 1.080 langabetuzeuden, eta 2011an 2.154 daude. Langabezia %100a igo da”, esan dute.Urola garaiko datuak ere eman dituzte: ”2008an 734 langabetu zeudeneta 2011an 1.431 daude. %103 hazi da langabezia”. Gerdau-Sidenorenpresaren kasua ere ”gezur handi hauen beste adibide garbi bat”bezala definitu dute. ”2008an 320 langile zituen enpresa honek, eta3-4 hilabetetan, gainezka produzitzetik lantegia ixtera igaro zen”,azaldu dute. ”Enpresak, lantegia ez dagoela itxita ziurtatzen duoraindik ere, aktibitaterik gabe dagoela” jarraitu dute, ”eta bienbitartean, Patxi Lopez lehendakariak, Basauriko lantokian produkziomaila jakin batera iritsitakoan Legazpikoa irekiko zutela esatenjarraitzen zuen. Lopezek esan zituen produkzio neurri horietaraaspaldi iritsi ziren, eta Legazpiko plantak itxita jarraitzen du”salatu dute LAB sindikatuko ordezkariek.
Krisiaren eragina ”ongizate estatuasuntsitzeko baliatzen” ari direla salatu dute. ”Errua, erabakihauek hartu eta aurrera eraman dituzten politikariena dela”, salatudu LABek. Politikariek erantzunkizuna ”aurpegirik ez duten enteengain” utzi nahi dutela salatu dute, baina ”errudunak eurak direla”errepikatu dute, ”eramandako politika espekulatzaile etadiruzaleengatik”.
Euskal Herriko langileei erabakiak”Madrildik inposatzen” zaizkiela ere salatu dute, etaalternatibarako hainbat oinarri eman dituzte: ”burujabetza politikoaeta ekonomikoa; eredu sozial politiko eta ekonomiko berri batenbeharra; eta euskal langileek euren etorkizuna Euskal Herrian bertanerabakitzea” . Horretarako hainbat jarraibide ere proposatu dituzte:”lanaren banaketan oinarritutako enplegu estrategia oso bat, babessozial sistema duin bat, euskal pentsio sistema publiko bat,emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta aberastasunabirbanatuko duen fiskalitate eta aurrekontu publiko justuak”.
Egilea: Goierriko Hitza