Ostiralean, azaroak 18, Amaiuralderdiak deituta giza-katea egingo dute Urretxun eta Zumarragan.19:00etan Areizaga-Kalebarren plazatik aterako dira, eta giza-kateaZumarragako plazan amaituko dute, mokadu bat jateko aukera emanez.
Urriaren 29an aurkeztu zen Urretxu etaZumarragako bizilagunen aurrean Amaiur koalizia. Egun horretan, Lizeopareko zubia lotu zuten bildutako jende guztiarekin, eta ondorenargazkia atera zuten, hauteskundeetarako kanpainari hasiera emanez.
Azaroaren 10ean ere, Amaiur koaliziaUrretxun eta Zumarragan izan zen. Programa politikoaren nondiknorakoak zehaztu zituzten orduan, eta herritarrei koalizioaren aldekobotoa eskatzeko probestu zuten.
Egilea: Gotzon Aranburu